top of page
MENDIAN EUSKARAZ
Euskara maite dugu,Mendia maite dugu, Euskal Herria maite dugu
2015ko udazkenean Lemoizko guraso batzuk ETZANDARRI sortu genuen Lemoizko gaztetxoen artean Euskararen erabilera eta mendizaletasuna bultzatezko asmoz. Lehenengo irteera 2015eko abenduaren 20an egin genuen San Pedro Atxarrera. Geroztik hilero, uztailean eta abuztuan izan ezik, mendi irteera bat egiten dugu. Edonor etor daiteke baldintza bakar bat betez gero: Euskaraz jardutea. Honek Euskal Herriko jende, herri, mendi, leku eta paraje asko ezagutzeko aukera ere eman digu, esperientzia benetan aberasgarria izanik. Animatu lagun eta etorri gurekin
bottom of page