Prado Tejo, Castro Lucio eta Pico de Las nieves
2020-02-23
Gaur Kantabriara joan gara, beraz, bidaia beste batzuetan baina luzeago izan da. Armintza utzi eta Guriezo eta Ampuero herrien arteko Hoyo Menor (340m) mendateraino joan gara eta hantxe Ermita de las Nievesera doan pista hartu eta segituan kotxeak utzi ditugu. Aspaldian ez dugu izan horrelako eguraldi bikaina.
Pistatik luze ibili barik ezkerretara egin dugu eta, oso argi ikusten ez den, Prado Tejora tontorrerantz abiatzen den bidezidor bat hartu dugu. Behin bidezidorra desagertuta gailurrerantz zuzen egin dugu, aitzen artean bide errezena bilatuz.
Pico de Prado Tejo (628m) oso mendi polita da. Bertan Hamaiketakoa egin dugu eta jakina, argazki batzuk atera ditugu. bistak ikaragarriak dira. Atsedenalditxoren ostean aurrean daukagun Castro Luciorantz abiatu gara. Horretarako, bien arteko mendilepora bajatu gara eta handik zuzen zuzen Castro Lucio gailurrera igo gara.
Castro Luciok ( 639m) oso gailur polita dauka baina hemen denbora gutxi egin dugu, oraindik, asko falta zaigulako. derrigorrezko argazkiak hartu eta aurrera jarraitu dugu eta Casa de la Virgen (553m) izeneko mendilepora jaitsi gara ostean.
Peña del Castrorantz (718m) abiatuko gara orduan eta hura inguratzen El Toril (678m) mendilepora heldu eta gero azken igoerari ekin diogu ondo markatutako bide-zidor batetik, arrian egindako eskailera tramo batzuk lagunduta eta iturri dotore bat ere bidean aurkituz.
Pico de las Nieves (773m) gailurra irabazi dugu azkenean. Bertan Erpin geodesiko batek eta izen bereko ermita ospetsuak harrera egin digute. Leku benetan zoragarria da eta gure denbora hartu dugu gozatzeko. Buzoi txiki bat ere topatu dugu eta bertan atera dugu taldeko argazkia.
Norberak bere denbora hartu ostean, pixkanaka pixkanaka El Toril mendilepora bajatu gara atzera ere eta han dagoen atseden lekuan bazkaldu dugu.
Bazkaloste atsegin bat egin ondoren El Toril mendileporaino heltzen den pista hartu dugu eta handik egin dugu itzulia ibilbide zirkular bat osatuz.
Hemen daukazue argazki batzuk: