top of page

Mendian ere Euskaraz ekimena

Gorbeia. 2019-05-25

09:45.- Armintzako bus geltokian elkartu gara. Eguraldia eskasa eta aurreikuspenak txarrak dira. Hala ere, sekulako garrantzia dauka guretzako gaurko irteera eta oso ilusionatuta gaude. Ez dugu pentsatzen Gorbeiaraino helduko garela  baina Arrabaraino iritsiko garela zalantza izpirik ez daukagu.

 

10:00.- Pagomakurrera heldu gara eta hemen eguraldia txarrera egin du. " Mendian ere Euskaraz " ekimena bultzatzen duten beste taldeekin elkartu gara. Eguraldia eskasa dela eta iaz baino jende gutxiago elkartu gara, hala ere,  50 lagun inguru bildu gara.  Oso ilun dago eta euria ari du etenik gabe. Argi dago, Gorbeian Baldintza metereologiko oso gogorrak izango direla baina Arrabaraino behintzat igotzea erabakitzen dugu eta han  aztertuko dugu  zer aukerak daukagun tontorraraino igotzeko.

11:15.- Arrabako zelaietara heltzen gara eta Pilotalekuko mahai-iparorratza panoramikora abiatu gara. Zoritxarrez, ez dago zer ikusirik eta ez dago girorik han egoteko. Beraz, Bizkaiko Mendi Federazioak Arraban daukan aterpetxera joan gara babes bila.

 

  

11:30.- "Angel de Sopeña" Bizkaiko mendi federazioaren Aterpetxera heldu gara eta bertan hamaiketakoa egin dugu.  Beheko-sua piztuta dago eta benetan goxo egoten da. Gutaz gain, oso mendizale gutxi daude eta agertzen diren guztiek  gora ez jarraitzeko gomendatzen digute. Beraz, horrela erabakitzen dugu eta  aterpetxean gelditzen gara. Bertan gure ereserkia den "Euskal herrian euskaraz" eta beste kantu batzuk abestuz une goxo eta hunkigarriak bizi izan gara. 

12:00.- Amaiera ematen diogu ekimenari eta talde bakoitzak bere bidea hartzen du, Talde batzuk Atxondo aldera joango dira ea  han ibilalditxo bat egin dezakete bazkaldu aurretik eta gero inguruan bazkaldu. ETZANDARRIKOEK, bertan, prisa  barik  gelditzea erabakitzen dugu eta gure irteera guztietan egiten dugun argazki lehiaketarako argazkiak atera ditzaten denbora ematen diegu gure gaztetxoei. Agurtu aurretik, talde argazki bat ateratzen dugu aterpetxe aurrean. ( Dagoeneko batzuk alde egin dute)

IMG_20190525_120608_786.jpg

12:45.- Gure gaztetxoek lehiaketarako argazki nahikoak atera dituztenean (Argazki lehiaketa atalean ikus ditzakezue) gu ere berutz abiatzen gara. Gure asmoa Areatzara bajatzea eta turismo apur bat egin eta bertan bazkaltzea da. Aurretik, guk ere aterpetxe aurrean argazki bat ateratzen dugu.

IMG_20190525_124331_383.jpg

14:00.- Areatzan gaude. Oso herri polita da eta merezi du bisitaldi bat, dudarik gabe. Eguraldia goian baino askoz hobea dago. Plazan bazkaldu ostean kafetxo bat hartu dugu eta derrigorrezko taldeko argazkia atara dugu. 

Guretzat irteera oso polita izan da eta horretaz gain hunkigarria eta oso beharrezkoa.  Ea datorren urtean, eguraldi hobea daukagun. 

IMG-20190525-WA0012.jpg
bottom of page